
Berriak
2019-07-11
Hitzaldia "Itsas eta Portuko birsorkuntza", uztailak 16, 19:00etan

Datorren asteartean, uztailaren 16an, 19: 00etan, "Itsas eta Portuko birsorkuntza" (Bigarren modernizazioa. Hazkunde Urdina eta Berdea) izeneko hitzaldia izango da Museoan, Philippe Cousteau Fundazioak antolatuta. Sarrera librea da lekua bete arte.
Hitzaldia Rafael Lobeto Lobo jaunak eskainiko du. Bere ibilbidean kargu hauek izan ditu: Merkataritzako Zuzendari Nagusi ohia, SASEMAR (Itsas Salbamendu eta Itsas Segurtasuneko Sozietatea)ren bultzatzailea eta lehen presidentea, Asturiaseko "CESEMI" Jovellanos de Vernes Itsas Segurtasun Integraleko Zentroaren sustatzaile, Merkataritza Nabigazioko Kapitaina, Abokatua eta “Unión de los Océanos” Philippe Cousteau Fundazioko Idazkari Nagusia.
Informazio gehiagorako Fundaziak Euskal Herrian duen ordezkariarekin harremanetan jarri zaitezkete: Juan José Ispizua Lazcano, Tel. 610414668, e-mail: jjispizua7@gmail.com
