Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Donostiako Udalaren Txistulari taldea Igartubeiti baserriko dolarean
Rss

Berriak

2019-09-20

Donostiako Udalaren Txistulari taldea Igartubeiti baserriko dolarean

Igartubeiti Baserri Museoa

Donostiko udaleko txistulari taldea Igartubeitin

Donostiako Udalaren Txistulari taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeiti Baserriko dolarean urriak 5ean, arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

Txistua umore onez izeneko kontzertua eskainiko dute, ondorengo egitarauarekin:

  • IZAR EDERRA; Herri doinua /Francisco Escudero (1912-2002)
  • AGUR, BETTIRI! ; Herri doinua*
  • BERGARA; Ezezaguna*
  • BIRIGARROA, Isidro Ansorena (1892-1975)*
  • BELATZARENA; Jose Ignazio Ansorena (1953—)
  • SORGIN DANTZA; Eduardo Justo Mokoroa* (1867-1959)
  • URDIAIN (jota); Ezezaguna*
  • IRUÑATARRA (biribilketa); Celestino Pozueta (1897-1968)
  • DANBORRA; Ezezaguna* (XVIII m)
  • MENDIAN BAI ALAI!; Jose Olaizola*(1883-1969)
  • GURE ERRIA; Tomas Garbizu (1901-1989)
  • ARIZKUN; Herri doinuak/Jose Ignazio Ansorena

Sagar dantza eta Mutil dantza

*Moldaketa: Jose Ignazio Ansorena

Euskal kulturak bere hiru zuloko instrumentuari atera dion eta gaur egun ere ateratzen dion etekina erakusteko erakunderik egokiena da zalantzarik gabe Donostiako Udalaren Txistulari Taldea. Euskal kulturan, flauta mota hori, mendeetan zehar (egitura jakin bat, afinazio egokia eta tinbre berezia eman dizkion prozesu baten bidez), txistu izeneko tresna bilakatu da: hiru zulo baino ez ditu, ez du bat ere giltzarik eta danbolina izeneko perkusio instrumentuak lagunduta jotzen da, bi instrumentu jotzaile bakarrean uztartuz.

Donostiako txistulari tradizioa, seguruenez, Euskal Herriko garrantzitsuena da. Juan Ignacio de Iztueta folkloristaren testigantzari esker, badakigu Donostiakoak kalitate handiko txistulariak izan direla XIX. mendeaz geroztik behinik behin.

Zaila da era laburrean talde honek dituen aukera guztien berri ematea. Bi alor oso desberdinetan ari daitezke taldeko musikariak, dantzarako jotzeaz gainera. Batetik, giroketa lanetan, edozein festaren inguruan behar den animazioa edo solemnitatea ematen, gertatzen den ekitaldiari indar musikala ematen edo jendea besterik gabe alaitzen. Eta bestetik, entzuteko modukoetan, kontzertuetan alegia.Taldeak Donostiako Musika Hamabostaldian edo Musikasten parte hartzeaz gainera, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Aretxabaletan, Oiartzunen eta Euskal Herriko beste leku askotan jo du. Baita atzerrian ere, Renon (EEBB), Münsteren (Alemania), Alpbachen (Austria) edo Mexikon esaterako.

Euskadiko Orkestra, musika banda ugari eta Euskal Herriko abesbatza garrantzitsuenekin batera aritu da lanean.

Udalaren Txistulari Taldeak disko batzuk argitaratu ditu historian zehar. Hirurogeiko hamarkadan (Isidro Ansorenaren zuzendaritzapean eta Columbia etxearekin) grabatu zituenak instrumentu horrekin egindako musika adierazpenik onentzat jo izan dira hamarkadetan zehar. Gero, 1981ean, taldeak, Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean eta Jose Antonio Altuna, Olegario Izagirre eta Agustin Laskurainekin batera, dantza eta herri doinu bilduma bat grabatu zuen, Madrilen.

Formazio horrek berak beste hiru disko grabatu zituen 1983 eta 1984an, IZ etxearekin, Gipuzkoako dantzei eskainiak: Gipuzkoako dantzak I, II eta III. 2003. urtean, Euskal Dantzarien Biltzarrak hala eskatuta, Gipuzkoako dantzen oinarrizko errepertorioa grabatu zuen, bertsio tradizionalean eta herri usadioaren arabera egokitua: Gipuzkoako Dantzak (ELKAR). Beste batzuen grabazioetan ere maiz parte hartu izan dute.

Doako autobus zerbitzua izango da. Irteera Zumarragako Elizkalen izango da 17:30tan eta itzulera kontzertua amaitzean.

Leku mugatuak eserlekuak osatu arte.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.