Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • URRELUR XXXII. MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA ASTEA
Rss

Berriak

2019-10-29

URRELUR XXXII. MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA ASTEA

"Urrelur" Mineral eta Fosilen Museoa

SEMANA URRELUR

Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere; museoak berak bezala, natur zientzien mundua zabaldu nahi du, erudizioa eta afizioa batuz. 1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa. Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamar urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen.

Planteamendu egokia, irudimentsua eta jasangarria egin zen, museotik bertatik antolatutako jarduerekin, bera dinamizatzeko eta biziz betetzeko, jende guztiarengana iritsiz, lehiaketekin, txangoekin, jolasekin, kultur asteekin, … eta lankidetza goresgarria publikoaren eta pribatuaren artean; horrek guztiak erraztu du hogeita hamabi urteotan Museo honek ibilbide bikaina egin izana.

Edizio honetako irteeran Bizkaiko meatzaritza ezagutuko dugu eta baita herriko ondarea OFITAS DE URRETXU harrobia bisitatuko dugu; astean zehar fosil apartak eta ederrak bilduko dituen "Ura bizitzaren iturria" erakusketa monografikoa izango dugu, doako bisitaldi gidatuak museoan, haur eta gazteentzako ekintza bereziak,  mineralogia eta geologia parkea, eta, nola ez, Bildumazaletasunaren Feriaren beste ekitaldi bat izango dugu gozagarri, estatu mailako 35 espezialista gure artean izango direlarik, eta horiez gain beste hainbat eta hainbat sektore, nazioko egutegian ezinbesteko zita bihurtu den honetan. Gainera meatzari jolasekin bat egingo dugu Ondarearen Europako jardunaldiekin.

Azken finean, ilusioz eta konpromisoz egindako egitaraua, Lurreko Zientziak ezagutarazteko abentura eder bat egun batzuetan erakusteko, eta modu batera edo bestera egingarri egiten dutenei esker berezia adieraziz. 

Hemen duzue egitaraua

 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.