Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-11-13

Museoa

Euskal Itsas Museoa

Saio Irekia EIM

Irun, 2019.11.12. Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendariak, gaur Gordailuan egin den mahai-inguruan parte hartu du, Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Culturalek sustatutako "Saio Irekia" museoen jardunaldi profesionalen esparruan.

"Kontakizunak eta testuingurua. Museoa-lurraldea-oroimena” maai inguruan parte hartu dute ere: Luis Martinez Campo, Cerezales Fundazioko musikari eta pedagogoak, eta Gemma Carbó, Landa Bizitzaren Museuko zuzendaria. Xabier Kerexeta Gordailuko etnografia-teknikariak dinamizatu du topaketa, eta museoak aldaketa-testuinguruetan bere inguruko memoriaren bermatzaile eta transmisore gisa duen eginkizunari buruzko hausnarketa interesgarriak entzun ahal izan dira.

Saio Irekiak bere ibilbideari jarraitzen dio museoen sektoreko profesionalen arteko elkargune eta eztabaidagune bat den aldetik. Urtero antolatzen dira formatu desberdinetan elkarrizketa- eta hausnarketa-saioak sektorearen barran interesekoak diren gaien inguruan. Aurten, jardunaldiak museoaren eraldaketa progresiboaz hausnartzen eta eztabaidatzen ari dira, bitartekari gune bat, kontakizunak sortzen dituena; museoa, istorioen narratzaile gisa.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.